Niri buruz
(kuxkuxero halakoa...)
Ordizian (Gipuzkoa) jaio nintzen, Euskal Herriaren bihotzean. Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan pianoa ikasi nuen, eta 2018an nire Batxillergoko ikasketak amaitu ondoren Bartzelonara joan nintzen bizitzera, ESMUCean (Escola Superior de Música de Catalunya) Konposizio gradua ikasteko intentzioarekin. Bertan, Mauricio Sotelo eta Christophe Havel izan ditut irakasle. 2022ko urriaz geroztik, Berlingo Universität der Künste-n ari naiz ikasten, Elena Mendoza eta Daniel Ott-ekin.
Ezkerrean 2021eko Mixtur Jaialdian ezagutu nituen hainbat lagun ikaragarriren artean ikus nazakezu.
Nire burua erdi txotxolo ta erdi intentsotzat hartzen dut. Irekia naiz, alaia eta, batez ere, buruhaustetan profesionala. Pertsonan ezagutzen banauzu seguraski irrifarretsu aurkituko nauzu, baina nork daki, agian barrutik krisi existentzial bat edukitzen ari naiz. Azken finean, tauro naiz...
Eskubian zurrunbilo batez irentsia izaten ikus nazakezu M. C. Escherren erakusketa batean.
Konposizioaz gain, oraindik nahiko aktibo nabil pianoa jotzen. 2020an zenbait musika ensenbletan hartu nuen parte, non Saariahoren "Solar" eta Ligetiren "Kammerkonzert" jo genituen, besteak beste. Etorkizunean interprete moduan beste proiektuetan parte hartzen jarraitzea asko gustatuko litzaidake.
Ezkerrean nire pixukideekin ikus nazakezue, Mozarten Requiema abestu/jo eta gero.
Hizkuntzek eta, orokorrean, linguistikarekin zerikusia duen orok asko interesatzen naute. ESMUCen idatzi nuen tesian material musikaletatik abiatuta ideia linguistikoak sortuko dituen prozesu konpositibo bat proposatu eta definitu nuen, non azkenean ideia hauek hizkuntza funtzional bat sortzeko gai izango diren, jarraian honen eta musikaren artean polifonia bat sortuz.
Eskuinean pare bat lagunekin ikus nazakezue Bordelen, ikasle oso arduratsuak izaten eta gure tesien inguruko brainstormingak egiten.
Oraindik hemen? Ez nekien nire bizitza hain interesgarria zenik...
Tira, badaezpada ere:
Nirekin Harremanetan Jarri!
enekolacalleberasategi@gmail.com
(egia esan ez dut facebook erabiltzen, ez nazazue handik idatzi)